• Lurberry proiektua
  • Produktu eta zerbitzuak
  • Formatuak

Espezie bakoitzari eman ohi zaion erabileraren arabera formatu ezberdinak izendatu daitezke.

Erro biluzia: oinarrizko formatua da, landareak sustraiak agirian dituela aurkezten da, lurrik gabe. Abenduan, urtarrileran, otsailean eta martxoan egoten da soilik. Ekoizpen landatzeetara, diseinaturiko lorategi eta gauzatze garai bat dutenak, eta bien arteko bariaziora, baina erabiltzeko landare kopuru batekin, zuzendua dago formatu hau.

G9: Pot-ean dauden marrubien formatua da.

1l: zuhaixka-itxurako landare edukiontzietan formaturik oinarrizkoena da eta landatze profesionaletara zuzentzen da.

2,5 l: Formatu estandarrak dira. Landatze-mota guztietarako formatu egokia, partikular zein profesionalentzat.Ekoizpen-landatzeetarako, paisairako eta etxe-lorezaintzarako.

5 l, 7 l.: osatuak dauden landareen formatuak dira. Orokorrean paisaia eta etxe-lorezaintzarako erabiltzen dira. Formatu hauen bidalketarik ez da egiten.

On-line bidetik landare hauek erosi ahal izateak, bezeroari abantailak ematen dizkio. Landareak in situ aukeratu ahal izango ditu, mintegi bertan, edo eta denda birtualaren bitartez erosi ahal izango du.