• Lurberry proiektua
  • Produktu eta zerbitzuak
  • Formatuak

Lurberryn berrogei landare espezie baino gehiago aurkitu ahal izango dituzu, bakoitza bere barietateekin, aukeratu ahal izateko.

Lurberry ondorengo espezietan barietate eskaintza handiarengatik nabarmentzen da: ahabia, andere-mahatsa, mahats arantza, mugurdia, masusta eta marrubia.

Ezagunenak espezie hauen izanik, beste espezien bildumak bezeroari aldagai eta aukera gehiago ematen dizkiote.

Hementxe lorezaintza jangarria kontzeptua sumatzen da: ikuste-hautematearen parametroetatik kanpo geratzen den lorezaintza eta paisaia egiteko modua. Alor honetan Lurberryk, fruitu jangarriko landareen bitartez, lorategien diseinua eta gauzatzea eskaintzen du GIROA lorezaintza enpresaren bidez. Era berean lorezainei aholkua ematen zaie beraien diseinu eta landatzeak egiteko orduan. Proiektu hau burutzeko orduan paisaia eta lorezainen lotura funtsezkoa dela iruditzen zaigu.

Honela, Lurberryko fruitu txikiko landareak ondorengoetara zuzendurik daude: nekazari profesional, paisai profesional, lorezain eta paisai leheneratzera, eta honetan interesatutako partikularretara ere.